XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

semaforo gorria
Egunkariak ireki eta politikorik ezin bistatik kendu.

Plaga honetatik, libera nos, Domine. Latinik ikasteko sudurrik izan ez zutenentzat, zazpi libera eta bost ontza.

Nork ematen du gehiago? Orain Katalunian botuen prezioa jaso omen dute, ea jendea, zintz egiteari utzita, plazara animatzen den.

Orain arte jendea biltzeko parke zoologikoak aste nagusietan etab. bere bizikoak ziren, baina badirudi parke politikoek arrakasta gutxi dutela.

Hauteskunde kontu honek aintzinako pregoia dirudi: Alkateak esan du aginduko duela baina agoazilek ez dutela egingo.

Katalunian Tarradellasek botua ematea nahikoa da.

Beharko.

Semaforo gorriak hango semaforogusuengandik jakin duenez, Bartzelonako Rambletan hauteskundeak entzun eta galdetzen omen dizute: Nongo porruak dira horiek?.

Sozialistek Katalunian gobernu monokolorea edo kolorebakarra egiteko usteak dituzte.

Tarradellasek bakarrik botatzen badu, Suarezek egingo du hori.

Dena den, sozialistek Euskal Herrian kolorerik ere eman ez diotenez gero, ez da harritzekoa nonbait kolore bat hartu nahi izatea.

Gobernu monokolorea horixe da: dozena bat buru uretan sartu eta gero kolorantea bota.

Hemen badirudi kolorantea bikuen esne zuria izango dela, astemearen esnearen nostalgiarik dutenentzat.

Eta egunak joan eta egunak etorri, Titok bizirik oraindik.

Gizon horrek bizirik egitu duen denbora hilik egin behar badu, ez du eternitate motza izango.

Agonian zegoen gizon batek emazteari esan zion: Hau dun trantzea, andrea.

Bizitzea hainbeste kostatu eta hiltzea gehiago.

Biztutzea ez da gutxiago kostatuko.

Bilbozaleak pozik Madrilen irabazi dutelako eta harmadakoak interbentzio militarraz ametsetan.

Izan ere Realak liga irabaztea antikonstituzionala litzateke.

Estatutoa lehertu eta gero zoaz olio isuria biltzera.

Gogoa duenak hobe txupa dezala.

Pil pil pil, olio errea bil, irabazi ala hil, Realak irabazten badu, agur gure Madril.

Seigarren arau organikoa: Realak ez du irabazi konpetentziak traspasatu arte.

Badugu, beraz, lo kuluska bat egiteko aina denbora.